"Heldu da Aristerrazuko 2023-2024 erromeria denboraldi bukaera" hala zehaztu dute antolatzaileek. Hain justu, biharkoa izango da azkena, eta "amaiera behar bezala emateko" Tapia eta Leturia igoko dira oholtza gainera. 18:00etan emango diote hasiera erromeriari, eta 21:00ak ingurura arte iraungo dute trikiti doinuek plazan.
Okerrik ezean, udazkenean ekingo diote denboraldi berriari.