Aia

Aiak gaur jokatuko du Astigarragaren aurka gomazko paletako joaneko partida

Andrea Zipitria 2024ko eka. 14a, 09:00

Herriarteko txapelketako gomazko paletako partida bat.

Herriarteko txapelketako finalerdietako joaneko partida izango da gaurkoa. Aian jokatuko dute partida, Astigarragaren aurka.

Aurrera darrai pilotako Herriarteko txapelketak, eta aiarrak gomazko paletako finalerdietarako joaneko partida jokatuko du Astigarragaren aurka. Aiako frontoian izango da hitzordua, 18:00etan.

Aiarekin batera Astigarraga, Donostia, Hernani, Mutriku, Tolosa, Zestoa eta Zumarraga dabiltza gomazko paletako lehian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide