DBHko eta batxilergoko ikasleentzat udalekuak antolatu dituzte Aiako Udalak eta Mattin Gizarte Abenturak elkarlanean. Bi eskaintza izango dute uda honetarako gazteek: Udaleku irekiak, uztailak 1etik 21era bitartean izango dira, astean bi egunez egingo dituzte eta egunpasa bat ere bai. Prezioari dagokionean 65 eurokoa izango da. Bestetik, udaleku itxiak edukiko dituzte gazteek. Kasu honetan, lau eguneko txangoa izango da eta hiru gau etxetik kanpo egingo dute lo. 120 euroko kostua izango du.
Izena emateko aukera dago dagoeneko, eta ostiralera arte egin ahal izango da. Horretarako, kultur etxera joan beharko dute interesatuek.