Aia

Frantziako Zirkuak emanaldia eskainiko du bihar Aian

Andrea Zipitria

Euskal Zirkua Aian.

Probalekuan eskainiko du Frantziako Zirkuak, emanaldi bakarra.

Frantziako Zirkuak Aian egingo du parada, bihar. Emanaldi bakarra eskainiko du. 19:00etan izango da, Probalekuan, eta ordu eta erdiko ikuskizuna eskainiko dute.

Adin guztietako herritarrei zuzendutako ikuskizuna izango dela aurreratu dute, eta malabaristak, magia eta pailazoak izango direla protagonista, besteak beste. Sarrera bakoitza zazpi euroan salduko da, emanaldia hasi baino lehenago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide