Aia

Aiak gaur jokatuko du Hernaniren aurka gomazko paletako itzulerako partida

Onintza Lete Arrieta

Herriarteko txapelketako gomazko paletako partida bat.

Herriarteko txapelketako final laurdenetako itzulerako partida izango da gaurkoa. Hernanin lehiatuko dira.

Aurrera darrai pilotako Herriarteko txapelketak, eta aiarrak gomazko paletako finalerdietarako txartela lortzen saiatuko dira gaur Hernaniren kontra, final laurdenetako itzulerako partidan. Hernanin izango da hitzordua, 19:30ean.

Joaneko partidan 3-0 irabazi zion Aiak Hernaniri, eta beraz, aurrera egiteko aukera asko dute aiarrek.

Aiarekin batera Astigarraga, Donostia, Hernani, Mutriku, Tolosa, Zestoa eta Zuimarraga dabiltza gomazko paletako lehian, eta asteburu honetan erabakita geldituko da zer herri igaroko diren finalerdietara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide