Gaurtik hasi eta ostirala bitartean aste multikulturala ospatuko dute Aian. Udalak antolatu du, hiru ekintza egingo dituzte kultura aniztasuna bultzatze aldera.
Hona hemen egitaraua, egunez egun:
Egitaraua
Maiatzak 6, astelehena:
17:00etan, herriko plazan, dantza emanaldia, euskal dantzetako ikasleen eskutik.
Maiatzak 8, asteazkena:
16:15ean, tatami gelan, judo erakustaldia.
Maiatzak 10, ostirala
18:00etan, kultur etxean, solasaldia Oier Aranzabalek gidatua. Parte-hartzaileak: Wafae Zannouti Zannouti, Mamadou Doumbia, Moritz Wollenberg eta Ana Maximowna Oussankina.