Eñaut Elorrietaren kontzertua jendetsua bezain berezia izan da

Andrea Zipitria

Eñaut Elorrietak kontzertua eskaini zuen larunbatean, Aiako probalekuan. Fantasia azken laneko abestiez gain, ibilbide osoko piezak taularatu zituen gernikarrak. Jendetza bildu zen kantaldian.

Eñaut Elorrieta abeslari gernikarrak Fantasia biraren amaierako kontzertuetako bat eman zuen larunbatean, Aiako probalekuan. Jendetza bildu zen emanaldian, eta bere hiru diskotako abestiak jo zituen. 

Bertaratu zirenen hitzetan, ordu eta erdiko kontzertu ederra eta atsegina izan zen.

Hain justu, kontzertuaren harira elkarrizketa egin zion hedabide honek Elorrietari, eta hemen irakur daiteke osorik.

(Argazkiak: Aritz Mutiozabal)

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide