Arropa truke azoka egin zuten larunbatean Aian, lehen aldiz, bertako bi herritarren ekimenez. Antolatzaileek azaldu dutenez, arrakasta izan zuen egitasmoak, eta jende ugari bildu zen, batez ere, irekiera orduan –azoka zabalik izan zen arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara bitartean–.
Herritarren erantzun ona ikusita, aurrerago besteren bat egiteko aukera mahai gainean jarri dute antolatzaileek. Izan ere, "asko izan dira bigarren azoka bat antolatzeko eskatu diguten herritarrak", azaldu dute antolatzaileek. Kontsumo ereduaren inguruko gogoeta bultzatzeko asmoekin sortu dute truke azoka.