Ein Go taldeak girotuko du Aristerrazuko plaza lau soinutara

Andrea Zipitria

Ein Go taldeko Amets Bilbao, Ander Gorostiaga, Jokin Tolosa eta Iker Allur laukotea igoko da Aristerrazuko oholtza gainera. Hiru orduz eskainiko dute erromeria.

Aurrera doa Aristerrazuko erromeria denboraldia. Pasa den astean atsedenaldia egin zuten. Herrian Txakolin Eguna zela eta, trikiti doinuak kaskora igo zituzten. Asteburu honetan bueltan izango dira, ordea, Aristerrazura. Ein Go taldeko Amets Bilbao, Ander Gorostiaga, Jokin Tolosa eta iker Allur laukoteak eskainiko du saioa, eta bertaratutakoak dantzan jarriko dituzte hiru orduz. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da erromeria, eta 21:00ak ingurura arte luzatuko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide