Karakol etxea guztiz kiskalita geratu da bertan piztutako sutearen ondorioz

Intza Trula

Atzo gertatu zen sutea Aian dagoen Karakol etxean, 22:00 aldera. Suhiltzaileek azaldu dutenez, gerturatu zirenerako erreta zegoen guztia.

Aian dagoen Karakol etxea guztiz kiskalita geratu zen atzo gauean, bertan jazotako sute baten ondorioz. Suhiltzaileek azaldu dutenez, 22:00 aldera jaso zuten bizilagunaren deia, baina iritsi zirenerako egurrezkoa zen etxea guztiz erreta zegoen.

03:00 aldera lortu zuten suhiltzaileek egoera kontrolpean izatea, baina oraindik ez dakite zerk eragin zuen sua. Halere, inork ez zuen minik hartu.

(Argazkiak: Andrea Zipitria)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide