Familia ugarientzat hobariak eskatzeko azken egunak dira

Andrea Zipitria 2024ko mar. 29a, 09:30

Familia ugarien hobaria Ondasun Higiezinen Zergan aplikatuko dira, eta igandera arte izango da eskatzeko aukera.

Aiako familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergan hobaria izateko aukera izango dute, eta horretarako eskaera igandera arte egin ahal izango da. Hobaria izateko honako baldintzak bete beharko dituzte familiek: familia ugarien egiaztapena izan behar dute (familia liburua edo txartela); familiako inork ezin du jabetzan izan beste ondasun higiezin bat, eta ohiko etxebizitzaren balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa izan behar du.

Aiako Udalak azaldu du hiru seme-alaba dituztenek %40ko hobaria izango dutela, lau seme-alaba dituztenek %50ekoa eta bost edo gehiago dituztenek %60koa.

Eskaera egiterakoan entregatu beharko da eskaera orria, familia liburua eta 2023ko Ondasun Higiezinen Zergaren ordainagiria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide