Eñaut Elorrietaren eta Sara Azurzaren kontzertuetarako sarrerak eskuragarri daude

Andrea Zipitria

Enaut Elorrieta kontzertuetako batean.

Eñaut Elorrietaren kontzertua apirilaren 20an izango da, eta Sara Azurzarena, berriz, ekainaren 1ean. Sarrerak eskuragai daude kultur etxean eta online.

Eñaut Elorrietak eta Sara Azurzak kontzertuak eskainiko dituzte Aiako probalekuan, apirilaren 20an eta ekainaren 1ean, hurrenez hurren. Bertaratu nahi dutenek, gaur gaur bertan jarri dituzte salgai sarrerak. Aiako Udalak antolatu ditu kontzertuak kultur egitarauaren barruan, eta, jakinarazi dutenez, 10 eurotan eskuratu daitezke sarrerak, internet bidez edo kultur etxean bertan.

Bi kantaldietarako sarrerak erosiz gero, %25eko deskontua egingo zaie herritarrei. Hau da, 20 euro beharrean 15 ordainduko dute.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide