Andatzako auzo elkarteak bertso afaria antolatu du otsailaren 23rako. Aritz Hernandez Larrume, Danel Olano eta Iban Gorriti Beltza bertsolariek parte hartuko dute eta honakoa izango da menua: sarrerakoak, entsalada epela, piper beteak, saiheskia, postrea, kafea eta pattarra. Bertso afarian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute elkartean bertan edo 679-23-25-35 telefono zenbakira deituta. Izena ematearekin batera ordaindu behar da afaria, eta prezioa 30 eurokoa izango da.