Sarrerak geratzen dira 'Almazenean' antzezlanerako

Andrea Zipitria

Sarrerak azkar ari dira saltzen Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreen 'Almazenean' antzezlanerako, baina gutxi batzuk geratzen dira oraindik. Hilaren 17an, larunbatarekin, izango da antzezlana.

Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek zuzendutako Almazenean antzezlana izango da larunbat honetan, Aiako probalekuan. Kultura sailetik jakinarazi dutenez, oraindik ere eskura daitezke sarrerak, internetez edota kultur etxean. 20:00etan izango da antzezlana.  

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide