Euskal Herriko hegazti habiagileak izenburupean, bihar inauguratuko dute erakusketa berria Iturraran parketxean. Ramon Urainen akuarelekin osatu dute lagina, guztira 64 izango dira ikusgarri.
Akuarela bakoitzak fitxa bat du lagungarri. Fitxa horietan hegazti bakoitzaren habitata, banaketa, mehatxu- eta kontserbazio-egoera, sasoia, luzera, hego-luzera, ikusteko zailtasun-maila, arrautza, habi mota eta kantua daude ikusgai eta entzungai.
Azaldu gisa, bihartik aurrera izango da ikusgai erakusketa, apirilaren 1era arte.