Larunbatean San Blas Eguna izan zen, eta Aiako Elkano auzoan urteroko meza ospatu zuten San Blas ermitan. Aurtengoan, gainera, asteburua izanik normalean baino jende gehiago bildu zen hitzorduan. Auzotarren esanetan "egun berezia eta polita" izan ohi da, inguruko herrietan bizi diren auzotarrak juntatzen direlako San Blas eguneko mezan, eta aspaldi ikusi gabeko bizilagunekin berriz elkartzeko aukera izaten delako.