Ansorregik eta Larrañagak dantzan jarriko dute Aristerrazu

Andrea Zipitria 2024ko ots. 3a, 09:30

Erromeria hasiko da 18:00etan, eta Ansorregik eta Larrañagak dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren guztiak.

Bihar, arratsaldean, erromeria izango da Aristerrazun, eta Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu ditu. 18:00etan emango diote hasiera erromeriari. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek girotuko dute plaza. Hiru orduz dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren herritarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide