Osasun etxeetan maskararen erabilerak derrigorrezkoa izateari utziko dio etzi

Intza Trula 2024ko urt. 31a, 17:38

Maskara. (Artxibokoa)

Biriketako gaixotasun infekziosoen intzidentzia tasak behera egin duenez, bertan behera geratuko da neurria ostiralean. Joan den urtarrilaren 10ean erabaki zuen Espainiako Osasun Ministerioak osasun etxeetan maskararen erabilera derrigortzea.

Ostiralean indargabetuko dute osasun etxeetan eta ospitaleetan maskara erabiltzea derrigortzen duen araua. Hilaren 10ean erabaki zuen Espainiako Osasun Ministerioak berriz ere neurria martxan jartzea, ondorengoa zehaztuta: erkidego batean bi astez jarraian intzidentziak behera eginez gero, derrigortasuna bertan behera uzteko baimena dute tokiko gobernuek. Hain zuzen, behera egin du biriketako gaixotasun infekziosoen intzidentzia tasak, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur jakinarazi du bertan behera geratuko dela neurria etzi.

Dena den, maskararen erabileraren gomendioari eta gainontzeko prebentzio neurriei eutsiko dio Osasun Sailak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dute bihar debekua kentzeko agindua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide