Elurra ari du Euskal Herriko hainbat mendi eta mendateetan, eta ohi bezala, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza mendateen egoeraren berri ematen ari da. Aia eta Asteasu artean dagoen Andazarraten, esaterako, elurra eta izotza dela eta kontuz ibiltzeko eskatu die gidariei, errepidea une honetan zabalik dagoen arren.
Urola Kostako gainerako mendateetan ez dago inolako arazorik, Trafiko Zuzendaritzaren datuen arabera. Mendateei buruzko informazio eguneratua, hemen.