Eguraldi makurrak ez ditu kikildu Aiara bisitan joan diren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak, eta betiko ibilbideari eutsi diote. Urtero modu desberdinean agertzen dira herritarren aurrera, eta gaurkoan, Jeep elegante batean iritsi dira hilerri aldetik barrena 19:00 jota.
Herritar ugari zituzten zain Etxetxon, eta handik, kalejiran joan dira elkarrkin, trikitilariek lagunduta.
Elizako zimitorioan zuten zain Jaiotza, eta aingeruaren bertsoak entzun haurtxoa gurtu ondoren, beren tronuetan eserita aritu dira umeei goxoki partitzen.