Aiako Gabon otar solidarioak badu irabazlea

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 3a, 10:03

Aiako plaza. (Karkara)

Aiako Udalak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, denen artean 4.700 euro bildu dituztelako EITB Maratoia Minbiziaren aurka aukera berriak kanpainarentzat.

Aiako Udalak jakinarazi du Gabon otar solidarioaren zenbaki sariduna zein den: 3552 zenbakiaren jabeak lortuko du saskia.

Irabazlea zoriontzeaz gain, udalak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, denen artean 4.700 euro bildu dituztelako Minbiziaren aurka aukera berriak izeneko EITBren maratoi kanpainarentzat. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide