Gabonetako Mus Txapelketa antolatu dute estreinakoz Aian, eta bihar jokatuko dute Dema plazan. Partidei 16:30ean emango diete hasiera, baina izena 15:45etik aurrera eman beharko da, bikoteko 30 euro ordainduta.
Lehen lau bikote onenentzat egongo dira sariak. Txapeldunek 750 euro, txapelak eta garaikurrez gain, arkumea, Azpiazu txakolina eta Izeta sagardotegian bi lagunentzako afaria lortuko dute. Txapeldunordeek, berriz, 500 euro, bi txuleta, Azpiazu txakolina eta Iturriozena jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratuko dute.
Hirugarren eta laugarren sailkatuak ere ez dira esku hutsik joango. Hirugarrenak 300 euro, bi oilasko, Azpiazu txakolina eta Altxerri jatetxean bi laguntzentzako afaria jasoko ditu sari gisa; eta laugarrenak, azkenik, 150 euro, saiheskia, Azpiazu txakolina eta Aize Berri jatetxean bi lagunentzat afaria.