Gabonetarako jarduera egitarau zabala antolatu du udalak herriko eragileekin

Andrea Zipitria 2023ko abe. 12a, 14:00

Gabon eskea.

Aiako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, Gabonetako egitarau zabala antolatu du. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Errege Magoak, futbito txapelketa, mus txapelketa eta haurrentzako puzgarriak izango dira, besteak beste datozen asteetan herrian.

Aiako Udalak, jarduera-egitarau zabala antolatu du Gabonetarako. Horrela, jolas eta kirol ekitaldiak, azoka, txapelketak, kotilioia eta haurrentzako pailazoak izango dira, besteak beste datozen egunetan Aian. Eta, jakina, Olentzerok eta Errege Magoek ez dute huts egingo. Hona hemen egitaraua osorik:

Abenduak 18-27 bitartean

- III. Pala Txapelketa Mistoak, herriko frontoian. 

Abenduak 15, ostirala

- 16:30. Zuhaitzaren apainketa, herriko plazan.
- 18:30. EITB Maratoirako bideo grabaketa herriko plazan.
-Jarraian, pintxo potea.

Abenduak 16, larunbata

- 16:30-20:30. Gabonetako azoka probalekuan.

Abenduak 17, igandea

- Arratsaldean zehar, Goiz-Argi apainduko dute Gaztelekuko gazteek.

Abenduak 20, asteazkena

- 18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Etxetxon, Guraso Elkarteak antolatuta.

Abenduak 23, larunbata

- 16:00. Futbito txapelketa 16 urtetik gorakoentzat, Aiako Gazte Asanbladak antolatuta.

Abenduak 24, igandea

- 09:00. Gabon eskea, baserriz baserri.
-17:00. Gabon eskea, herrian zehar.

Abenduak 26, asteartea

- 16:00-20:00. Puzgarriak frontoian.

Abenduak 28, osteguna

- Txuri Urdinera irteera, Xatur Gaztelekuak antolatuta.

Abenduak 29, ostirala

- 19:00. Poteo musikatua.
-21:00. Inuzente afaria, probalekuan, Aiako Gazte Asanbladak antolatuta.
-Ondoren, DJ Older.

Abenduak 30, larunbata

- Arratsaldean, mus txapelketa probalekuan.

Abenduak 31, igandea

- 17:00. San Silvestre lasterketa. (16:30ean izen-ematea, plazan).
-01:00etatik aurrera urte zahar gaueko kotilioia, probalekuan.

Urtarrilak 3, asteazkena

- 16:00-19:00. Sukalde tailerra.

Urtarrilak 5, ostirala

- 12:00. Ekain pailazoa, probalekuan.
- Jarraian, Erregeen karterua.
-19:00etan. Erregeen etorrera, herriko plazan.

Urtarrilak 7, igandea

- 18:00. III. Pala Txapelketa Mistoko finalak, herriko frontoian.

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide