Jon Ostolazak eta Andoni Larrañagak eskainiko dute biharko erromeria

Andrea Zipitria 2023ko abe. 2a, 16:00

Erromeria hasiko da 18:00eta, eta hiru orduz dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren guztiak.

Bihar, arratsaldean, erromeria izango da Aristerrazun, eta Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu ditu. 18:00etan emango diote hasiera erromeriari. Hain zuzen ere, Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga trikitilariek girotuko dute gaur plaza. Hiru orduz dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren herritarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide