Aiako Gazte Asanbladarekin ekimenez, bi hitzordu izango dira gaur arratsalde-gau aldean herrian. 18:00etan hasita, elikaduraren inguruko tailerreko azken saioa egingo dute, Itxaso Erasun dietista eta nutrizionistaren gidaritzapean. Ondoren, 19:00etan herriko plazan elkartuko dira Tribial poteari hasiera emateko.
Aiako Gazte Asanbladatik aurreratu dutenez, Euskararen eguna igandean izango da eta horregatik, Tribial poteko gai nagusia izango da Euskara.