Hastear dira San Roman jaiak Altzolan

Andrea Zipitria 2023ko aza. 16a, 10:45

Larunbatean eta igandean izango da festa Altzola auzoan. Jan-edanaz gain, trikiti doinuek alaituko dute auzoa bi egunez. 

Aiako Altzola auzoa jaietan murgilduko da asteburu honetan. San Roke festak ospatuko dituzte auzotarrek. Bi egunetan, trikiti doinuek alaituko dute auzoa. Hemen egitaraua:

Azaroak 18, larunbata
11:00. Meza nagusia, eta ondoren hamaiketakoa, Izer eta Alabier trikitilariak lagunduta.
14:00. Bazkaria.
Ondoren, erromeria aspertu arte.
21:00. Afaria.
Ondoren, erromeria.

Azaroak 20, igandea
11:00. Meza nagusia, eta hamaiketakoa Laja II eta Lutxurdio trikitilariek alaituta.
Ondoren, bazkaria.
Arratsaldean, erromeria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide