Aristerrazuko ohiko erromeria Urdanetan izango da asteburu honetan ere

Andrea Zipitria

Urdaneta auzoko jaietako artxiboko argazki bat. (Aiora LarraƱaga Solabarrieta)

Laja eta Lutxurdiok eskainiko dute erromeria. 18:00etan hasiko da erromeria, baina aurrez, arratsaldeko poteoa girotuko dute trikitilariek.

Andatzako Erromeria Elkarteko kideek gogorazi dutez, Urdanetako jaiak tarteko, biharko erromeria Aristerrazun izan beharrean Urdanetan izango da. Hala, auzoko oholtzara igoko dira, bihar, Laja eta Lutxurdio trikitilariak. 18:00etatik 22:30era luzatuko da erromeria, eta horren aurretik arratsaldeko poteoa girotuko dute aipatutako trikitilariek.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide