Suhiltzaileek liztor asiatikoen erlauntza kendu dute Aiako Santio Erreka auzoan

Onintza Lete Arrieta 2023ko aza. 4a, 15:28

Suhiltzaileak Aiako Santio Erreka auzoan. (BomberosEuskadi)

Altuera handiko zuhaitz batean aurkitu dute erlauntza, suhiltzaileek sare sozialetan zabaldutako irudian ikus daitekeenez. 

Suhiltzaileek sare sozialetan zabaldu duten informazioaren arabera, Aiako Santio Erreka auzoan liztor asiatikoaren erlauntza bat kendu dute altuera handiko zuhaitz batetik, sareetan zabaldutako irudian ikus daitekeenez.

Ez dute jakinarazi zehazki zer tokitan izan den interbentzioa, ezta ordu zehatza ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide