Andatzako Erromeria Elkarteko kideek gogoratu dutez, Urdanetako jaiak direnez, biharko erromeria Aristerrazun izan beharrean Urdanetara lekualdatuko dute. Hala, auzoko oholtzara igoko dira, bihar, Izer eta Alabier. 18:00etan kalejiran ibiliko dira tabernaz taberna trikitilariak, bertsolariez lagunduta, ondoren, 22:30ak arte luzatuko da erromeria.