[EGUNERAKETA] Laurgaingo errepidea ireki dute

Andrea Zipitria

GI-634 errepidera erabat itxita gaur goizean. (Gorka Zabaleta)

Korronte handiko elektrizitate hodi bat erori da errepidera, eta horregatik, itxita egon da goizeko lehen orduetan Aia eta Zarautz lotzen dituen G-634 errepidea. Aiako Udaletik azaldu dutenez, ordea, ireki dute dagoeneko errepidea.

Erabat moztuta egon da goizeko lehen orduetan Aia eta Zarautz lotzen dituen GI-634 errepidea, baina Aiako Udalak zehaztu duenez, dagoeneko zabalik da bidea. Korronte handiko elektrizitate kable bat erori da errepidera, eta horrek eragin du mozketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide