Atzo amaitu ziren Aiako XXVII. Kintopeko Idi Probak, eta Soartek irabazi zuen txapelketa, 51 plaza, 0 zinta eta 1,85 metro eginda. Bi egunetan sei idi pare atera dira plazara. Orioko Iñaki Olidenen idiak hirugarren sailkatu ziren, 50 plaza, zintza bat eta 1,86 metro eginda. Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izan da Aiako hitzordua.
SAILKAPEN OROKORRA
1.- Soarte: 51 plaza, 0 zinta eta 1,85 metro
2.- Igone Pagadizabal: 50 plaza, 6 zinta eta 0 metro.
3.- Iñaki Oliden: 48 plaza, 4 zintza eta 2,28 metro.
4.- Zornotza Anaiak: 47 plaza, 7 zintza eta 2,57 metro.
5.- Iñaki Lopetegi: 41 plaza, 7 zinta eta 2,77 metro.
6.- Asador Iruña: 33 plaza, 0 zinta eta 1,30 metro.