Gaur goizean Urola Kostako haur ugari bildu dira Aian Eskola Kirola Krossean parte hartzeko. Lardizabal Eskolak eta Orioko Atletismo Taldeak elkarlanean antolatu dute ekimena eta Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako gaztetxoek parte hartu dute hitzorduan. Ekimenak "erantzun ona" izan duela adierazi dute antolatzaileek eta, haizea eta-dela ibilbidean hainbat aldaketa egin behar izan badituzte ere, gurasoek eta haurrek prestutasun bikaina erakutsi dutela ere bai. Hala, Lardizabal Eskolak eskerrak eman nahi dizkie antolatzaileei, parte-hartzaileei eta gurasoei gaur Aian izateagatik.
Argazkiak: Amaia Arteaga