Ostiralean abiatuko dituzte sanmartinak Urdanetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 29a, 12:00

Urdanetako San Martin Jaietan haurrentzako ekitaldi sorta ederra prestatzen dute. (Aritz Mutiozabal)

Azaroaren 3tik 12ra San Martin jaiak ospatuko dituzte Urdaneta auzoan, eta auzotarrek egitarau zabala antolatu dute bi asteburuetarako.

Azaroaren 11.a gorriz markatuta izaten dute egutegian Urdaneta auzoan. San Martin eguna izaten da, eta horren bueltan egitarau zabala antolatu ohi dute auzotarrek. Aurtengoan ere ez dute hutsik egin, eta azaroaren 3an, datorren ostiralean, abiatuko dituzte herriko jaiak.

EGITARAUA

Azaroak 3, ostirala
- 19:30. Festei hasiera emateko txupinazoa  eta jarraian poteo auzoan zehar.
- 21:00. Bertso Afaria auzoko frontoian. Bertan honako bertsolariek parte hartuko dute: Lidia Irigoien, Itzeder eta Leire Astiazaran trikitilariek, eta Iker Zubeldia eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariek. Gai jartzailea Danel Olano izango da. Bertso afariko txartelak Urdanetako Izarran eta Izetan eta Zarauzko Udaberri jatetxean daude salgai eta urriaren 30a izango da horiek erosteko azken eguna.
- Gauean, erromeria frontoian, bertso saioaren ostean. Ximon taberna ere irekita egongo da ordu txikiak arte, DJ Olber eta DJ Patxen eskutik. Tartean ezustekoak izango dira.
-Goizaldean, gaupaseroen argazkia.

Azaroak 4, larunbata
- 16:00. Mus txapelketa Indamendi elkartean.
- Ordu berean, ume jolasak frontoian. Txokolate beroa banatuko dute eta hainbat sorpresa izango dira.
- 23:00. DJ Jam eta DJ Indate Ximor tabernan.

Azaroak 5, igandean, Jubilatuen Eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Bi bikoteen arteko pentatloi erakustaldia: Andoni Izeta VI eta Oihana Fernandez batetik eta Jakes Izeta V eta Karmele Gisasoak Zalai III bestetik. Herri-kirol jaialdia Izer eta Alabierrek girotuko dute.
- Ondoren, auzoko nagusien bazkaria Urdanetako Indamendi Elkartean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañaga bertsolariekin eta Ize eta Alabier trikitilariekin.
- Bazkal ostean, bertso saioa eta trikiti saioa erretiratuentzat eta elkartera azaltzen direnentzat.
- 18:00. Kalejira tabernaz taberna bertsolari eta trikitilariekin.
- Jarraian, erromeria Izer eta Alabierrekin, 22:30ak arte.

Azaroak 10, ostirala
- 23:00etan hasita, Ximor taberna zabalik DJ Hidalgoren eskutik.

Azaroak 11, larunbata, San Martin Eguna
- 06:00. Dianarekin batera oilasko biltzea Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
- 12:00. Meza nagusia eta ondoren Gure Boza otxotearen emanaldi xumea Jokin Lizaso apaiza omenduz.
-17:00. Auzotarren  herri-kirol jaialdia: trontza, txingak, lokotxak, zaku karrera...
- Jarraian, kalejira auzoan zehar trikitilariekin.
- 21:00. Bildutako oilaskoekin afaria Indamendi Elkartean.
- Ondoren, erromeria Enaitz Alberdi eta Naietzen eskutik Indamendi Elkartean.
- Gau erdian hasita, zabalik Ximor taberna DJ Bon-en eskutik.

Azaroak 12, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Auzotarren arteko esku pilota  eta pala txapelketako finalak.
- Jarraian, poteoa auzoan zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariek alaituta.
- 18:00. Kalejira eta erromeria Laja eta Lutxurdioren eskutik 22:30ak arte.
- Ondoren, festei amaiera emateko patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide