Pasa den igandean abiatu zuten Aristerrazun erromeria denboraldia, eta antolatzaileek nabarmendu dute "jendetza bildu zela eta giro ezin hobearekin" hasi dutela sasoi berria. Udako etenaldiaren ostean, espero zuten jende asko gerturatzea, eta horregatik tabernako eskaintzaz gain beste edari barra bat jarri zuten iturriaren parean. Ez zuten hutsik egin aurreikuspenetan eta Andatzako plaza jendez bete zen erromeria denboraldiko lehen igandean.
Argazkiak: Ibon Errazu