Aiako Laurgain auzoa sanmieletan murgildu da gaur bertan, eta eguraldia lagun, giro aparta izan da goiz-goizetik. Festei hasiera emateko, urteroko meza izan dute, eta ondoren herri kirolen txanda iritsi da. Harri-jasotzen ibili da Jokin Eizmendi, eta aizkoran, berriz, Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta.
Festak, gauean jarraituko du. Auzo afaria egingo baitute Atseden Toki Elkarte3an. Hona hemen egitaraua osorik:
Egitaraua
Irailak 29, ostirala
- 21:00. Auzo afari herrikoia Atseden Toki Elkartean. Menua: tomate entsalada eta urdaiazpiko tortila, txuleta entsaladarekin, gazte eta menbrilloa, kafea eta kopa. Txartelak salgai daude 35 euroren truke Aiako Iturriozena tabernan, eta horiek erosteko azken eguna asteazkena izango da.
- Afalostean, erromeria Izer eta Alabierrekin, goizaldera arte.
Irailak 30, larunbata
- 18:30-21:30. Erromeria Alaitz Roteta eta Ainara Saizarren eskutik.