Ordu batzuk barru hasiko dira sanmielak

Andrea Zipitria 2023ko ira. 29a, 08:45

Laurgain auzoko San Migel jaiak.

10:30ean izango den ohiko mezarekin emango diete hasiera jaiei, eta asteburu osora luzatuko da jaia.

Ordu batzuk besterik ez dira falta ofizialki sanmielak hasteko, eta laster murgilduko dira Laurgain auzoko herritarrak festa giroan. Asteburu osoko egitaraua prestatu dute aurtengo jaietarako. 10:30ean egingo dute festek eztanda, ohiko mezarekin. Ordutik aurrera, erromeriak eta herri kirolak izango dira protagonista, asteburuan. 

Egitaraua

Irailak 29, ostirala

-10:30. San Miel meza.
-Jarraian. Hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia. Harri-jasotzen: Jokin Eizmendi. Aizkoran: Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta.

- 21:00. Auzo afari herrikoia Atseden Toki Elkartean. Menua: tomate entsalada eta urdaiazpiko tortila, txuleta entsaladarekin, gazte eta menbrilloa, kafea eta kopa. Txartelak salgai daude 35 euroren truke Aiako Iturriozena tabernan, eta horiek erosteko azken eguna asteazkena izango da.
- Afalostean, erromeria Izer eta Alabierrekin, goizaldera arte.

Irailak 30, larunbata
- 18:30-21:30. Erromeria Alaitz Roteta eta Ainara Saizarren eskutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide