Harri Txikien Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketa jokatuko da Aian urriaren 8an

Andrea Zipitria 2023ko ira. 26a, 09:15

Ainitze Zumeta Bi Harri Txapelketan.

Lehenengo Mailako Aizkora Txapelketa ere izango da egun horretan. 12:00etan hasiko da erakustaldia, Aiako probalekuan.

Harri Txikien Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketa jokatuko dute urriaren 8an, igandearekin, Aiako probalekuan. 12:00etan jarri dute hitzordua eta harri-jasotze ekitaldia ez ezik, Lehenengo Mailako Aizkora Txapelketa ere izango da. 

Harri Txikien txapelketan arituko dira: Lur Errekondo, Olaia Esnaola, Maddi Gesalaga, Lierni Osa, Aroa Sanchez, Ane Zinkunegi eta Ainitze Zumeta. Lehenengo mailako aizkora txapelketan, berriz, parte hartuko duten kirolariak izango dira: Nerea Arruti, Malen Barrenetxea, Oihana Fdez de Barrena eta Ane Zapirain.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide