Asteburuan sanmielak izango dira Aiako Laurgain auzoan

Andrea Zipitria 2023ko ira. 25a, 10:00

Sanmielak Laurgain auzoan.

Ostiralean eta larunbatean ospatuko dituzte jaiak, Laurgain auzoan. Ostiralean, auzo afaria izango da, eta bertaratu nahi duenak, aurrez, asteazkena baino lehen, erosi beharko du txartela, Iturriozena tabernan.

Asteburu honetan izango dira sanmielak Aiako Laurgain auzoan. Bi eguneko festa antolatu dute auzotarrek, eta herri kirolak eta erromeria atsegin dutenentzat jai aproposa izango da. Hona hemen egitarau osoa, ikusgai:

 

Egitaraua

Irailak 29, ostirala

-10:30. San Miel meza.
-Jarraian. Hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia. Harri-jasotzen: Jokin Eizmendi. Aizkoran: Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta.

- 21:00. Auzo afari herrikoia Atseden Toki Elkartean. Menua: tomate entsalada eta urdaiazpiko tortila, txuleta entsaladarekin, gazte eta menbrilloa, kafea eta kopa. Txartelak salgai daude 35 euroren truke Aiako Iturriozena tabernan, eta horiek erosteko azken eguna asteazkena izango da.
- Afalostean, erromeria Izer eta Alabierrekin, goizaldera arte.

Irailak 30, larunbata
- 18:30-21:30. Erromeria Alaitz Roteta eta Ainara Saizarren eskutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide