Oraindik ere geratzen dira Kimua Dantza Kolektiboaren emanaldirako sarrerak

Andrea Zipitria 2023ko ira. 19a, 09:00

Kimua Dantza Kolektiboak Xabi Solanorekin egindako emanaldietako bat.

Duela pare bat aste jarri zituzten sarrerak salgai, eta gutxi batzuk geratzen dira oraindik ere. Larunbatean eskainiko dute kontzertua, Aiako probalekuan.

Kimua Dantza Kolektiboak emanaldia eskainiko du larunbatean, Aiako probalekuan. Duela pare bat aste jarri zituzten sarrerak salgai, eta oraindik ere geratzen dira gutxi batzuk. Esteka honetan eskura daitezke, zortzi euroan. Bost urtetik beherakoek, euro batean izango dute sarrera.

Emanaldia 22:30ean izango da, baina ordu-erdi lehenago irekiko dituzte ateak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide