Arrutiko bidea itxita izango da gaur ere. Aiako Udalak azaldu duenez, errepideko mantentze lanak egiten jarraituko dute, eta arriskuak ekiditeko itxi dute guztiz. Beraz, Andatza edota Laurgain aldeko errepideak erabili beharko dira, herriko kaskora joateko edota kaskotik jaisteko.