Arrutiegia auzoko errepidea itxita dago

Andrea Zipitria 2023ko ira. 14a, 10:00

Arrutiko bidea itxita dago.

Mantentze lanak egiteko itxi dute errepidea. Beraz, gaur ezingo da erabili bide hori Aiako kaskora joateko edota kaskotik jaisteko.

Arrutiko bidea itxita izango da gaur, errepideko mantentze lanak tarteko. Aiako Udalak azaldu duenez, bien bitartean, Andatza edota Laurgain aldeko errepideak erabili beharko dira, herriko kaskora joateko edota kaskotik jaisteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide