Kimua dantza kolektiboaren 'genErorAntz' ikuskizunerako sarrerak salgai daude

Andrea Zipitria

Kimua dantza kolektiboa.

Hilaren 23an izango den ikuskizunerako sarrerak, internetez edo kultur etxean erosi daitezke.

GenEroa kale ikusizunak izandako arrakastaren ondoren, antzokirako sortutako proiektu berria Aiako probalekuan eskainiko du Kimua Dantza Kolektiboak. Dantza, gorputz mugimendua, interpretazioa, testuak, errezitaldiak eta bertsoak ditu oinarri oraingo lanak.
 
Hilaren 23an, larunbatarekin, 22:30ean, taularatuko dute ikuskizuna, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko. Internetez edo kultur etxean erosi daitezke sarrerak, zortzi euroan bakoitza. 
 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide