Aiako Udalak musika eta kirol ikastaro ugari antolatu ditu datorren ikasturterako herritarren gozamenerako. Panderoa, gitarra, eskusoinu txikia eta pianoa eskainiko dira musika arloan. Kiroletan, bestalde, pilates, yoga, miami fit, amatxo& me, munduko dantzak eta euskal dantzak, hamabost urtetik gorako herritarrentzat. Herriko txikienentzat judo, gym-jazz eta euskal dantzak egiteko aukera izango da.
Urritik ekainera luzatuko dira jarduera guztiak, eta dagoeneko izen-emate epea irekita dago. Kultur etxean egin beharko da inskripzioa. Horretarako azken eguna izango da irailaren 18a.
Hona hemen hileko kuotak:
Musika ikastaroetako hileroko kuotak
-Panderoa: 22 euro/hileko
-Pianoa edo gitarra: 30 euro/hileko
-Panderoa + pianoa edo gitarra: 40 euro/hileko
-Pianoa + gitarra: 45 euro/hileko
-Pianoa + gitarra + panderoa: 55 euro/hileko
-Eskusoinu txikia: 30 euro/hileko
-Panderoa + eskusoinu txikia: 50 euro/hileko
Kirol ikastaroetako hileroko kuotak
-Pilates helduentzat: 35 euro/hileko
-Yoga helduentzat: 25 euro/hileko
-Miami Fit helduentzat: 25 euro/hileko
-Amatxo&me helduentzat: 25 euro/hileko
-Munduko dantzak helduentzat: 20 euro/hileko
-Euskal dantzak helduentzat: 15 euro/hileko
-Judo, 5 urtetik aurrera: 20 euro/hileko
-Gym-Jazz, 4 eta 14 urte bitarteko haurrentzat: 20 euro/hileko
-Euskal dantzak, 5 urtetik aurrera: 15 euro/hileko
Oharrak
Familia bateko hiru kidek edo gehiagok aipatutako ikastaroetan parte hartuz gero, %10eko deskontua jasoko dute kuota orokorrean.
Ikastaroren batean jende gehiegik izena emanez gero, iaz izena eman zutenek izango dute lehentasuna; betiere, zehaztutako epearen baitan izena eman badute.
Bestelako ikastarorik antolatu nahi duenak, izen-ematearekin batera adierazi dezake. Taldea osatzeko behar adina lagunek asmo bera azaltzen badute, ikastaro berria sor daiteke.