'Galdutako erlearen bila' jolasa egiteko azken aukera izango da igande honetan

Andrea Zipitria

Erleak Iturraranen.

Erleak gehiago ezagutzeko aukera ematen du orientazio jolasak, eta bertaratu nahi duten herritarrek aurrez eman beharko dute izena.

Erleen mundua ezagutzeko hainbat saio eskaini dituzte uda honetan Iturraran Parketxean, eta horretarako azken aukera izango da igande honetan. Orientazio jolasa da Galdutako erlearen bila, eta mapa baten laguntzaz, lorategi botanikoan barrena erleen inguruan ikasteko baliatu daiteke, talde txikitan. Gainera, amaieran, erlategi batera joan eta erlauntza bat aurrez aurre ikusteko aukera izango dute parte-hartzaileek. 11:00etan hasiko dute jolasa, eta 14:00ak arte luzatuko da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, 943-83 53 89 telefono zenbakira deitu daiteke, edota iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi. Sarrera sei euro izango da helduentzat eta lau euro haurrentzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide