Irailean bi ordutara mugatu dute mediku zerbitzua Aiako anbulategian

Andrea Zipitria 2023ko ira. 6a, 10:15

Aiako anbulategia.

Irailean zehar astelehenetik ostiralera, bi orduz izango da medikua Aiako anbulategian.

Pasa den abuztuan erretiroa hartu zuen Rosa Corral Aiako medikuak 30 urtetik gora herrian sendagile lanetan ibili ondoren. Bada irailean zehar ordutegi murriztua izango du Aiako anbulategiak. Astelehenetik ostiralera, bi orduz eskainiko da zerbitzua hil honetan. Hona hemen iraileko ordutegi zehatza:

  • Irailaren 4tik 8ra: 12:00etatik 14:00etara
  • Irailaren 11tik 15era: 08:00etatik 10:00etara
  • Irailaren 18tik 22ra: 12:00etatik 14:00etara
  • Irailaren 25etik 28era: 12:00etatik 14:00etara

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide