Aiako Udalak solasaldi batera deitu ditu herrigunean bizi diren 70 urte edo gehiago dituzten bizilaguna. Saioa asteazken honetan bertan izango da, 17:30ean hasita, Goiz-Argin (Anbulatorio ondoan).
Herriko adinekoen beharrak, nahiak eta eskaerak entzun eta "elkarrekin ibilbide bat hasteko" asmoz antolatu dute egitasmoa, "Aia hobeago baten alde". Zentzu horretan, solasaldian parte hartzera animatu dituzte bizilagunak.