Euskalmetek alerta laranja ezarri du gaurko Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoan, baina abisua zorroztu du 15:00 eta 18:00 bitarterako, "muturreko tenperatura oso altuengatik". Hala, beroari aurre egiteko asmoz goizetik herritar askok Aiako igerilekura jo dute; batzuk zuhaizpean, itzaletan, jarri dituzte toalla eta aulkiak, eta beste asko, berriz, zuzenean uretara sartu dira freskatzera. Edonola ere berotik ihes egiteko toki aproposa aurkitu dute Aian.
Gaur eguerdiko irudiak dira honakoak.