Bihar izango da Arraza Anitzeko Ganaduen XXII. Enkantea

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 21a, 10:40

Aiako Testaje Zentroa.

Igandean hauteskunde orokorrak direnez, lehen aldiz, bihar, larunbatarekin, egingo dute Arraza Anitzeko Ganaduen Enkantea.

Arraza Anitzeko Ganaduen XXII. Enkantea egingo dute bihar, larunbatarekin. Igandetan egin ohi da normalean, baina antolatzaileek egun bat aurreratzea adostu dute hauteskunde orokorrak direla eta. Hala, Aiako Ibarrola Goikoa baserrian dagoen Testaje Zentroan izango da zita.

Bertan haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dituzte: Limusina eta Pirenaika. Limusin arrazako RJ eta RP ugaltzaileak ere bai.

Aiako Testaje Zentroan egingo dute enkantearen aurkezpena, 11:45ean izango da, eta hamabost minutu beranduago, hasiko da enkantea. Antolatzaileek azaldu dutenez, animalia bat erosten duenari 50 euro kobratuko dizkiete administrazio eta kudeaketa gastuengatik –agiria, gutun genealogikoa, etab. emateagatik–. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide