Geoparkeko hegaztien argazki bilduma ikusgai izango da aurki Aian

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 11a, 09:26

Aiako Iturraran Parketxean izango da ikusgai hilaren 15etik aurrera. Imanol Manterola eta Oliver Perez dira erakusketan ikusgai izango diren 40 argazkiren egileak, eta txori arruntak ikus daitezke horietan.

Zugandik hurbil dituzu, behatu baino ez duzu izenburupean, euskal kostaldean arruntak diren hegaztien irudiez osatutako bilduma ikusgai izango da datozen egunetan Aiako Iturraran Parketxean. Ingurura patxadaz begiratzeko gonbita egiten du erakusketak, gertu dagoen horretan arreta jartzeko. 

Imanol Manterola eta Oliver Perez argazkilarien lanak dira, hain zuzen, esposizioan erakutsiko direnak. Guztira, 40 argazki ikusteko aukera izango da, eta hilaren 15etik abuztuaren 6ra bitarte ikusi ahal izango dira Iturraran Parketxean, asteartetik ostiralera, 10:00 etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era; eta larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide