Udako ordutegia izango du Aiako Kultur Etxeak irailera arte

Andrea Zipitria 2023ko eka. 28a, 11:00

Irailaren 8ra arte udako ordutegia izango du kultur etxeak, baina abuztuaren 1etik irailaren 1era bitartean itxita egongo da.

Aiako Udalak jakitera eman duenez, herriko kultur etxeak udako ordutegia izango du irailaren 8ra bitartean. Hala, udako hilabeteetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara izango da zabalik. Dena dela, abuztuan hiru astez itxi egingo da; abuztuaren 1etik irailaren 1era, hain justu ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide